1619ko Tolosako gaztelaniazko paskinak eta Elduaingo euskarazko bertso iraingarriak
Artikulu honetan, euskalariek “1619ko Tolosako paskinak” izenburuarekin ezagutu dituzten bertsoen testua bere testuinguruan kokatzeko asmoarekin, bertso horiek bildu zituen prozesuko dokumentu guztiak aztertu ditugu, eta argitu dugu Adarrac emaiten dira Miraballesen... hasten diren euskarazko berts...
Saved in:
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
UPV/EHU Press
2025-01-01
|
Series: | Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" |
Online Access: | https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/25919 |
Tags: |
Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
|
Summary: | Artikulu honetan, euskalariek “1619ko Tolosako paskinak” izenburuarekin ezagutu dituzten bertsoen testua bere testuinguruan kokatzeko asmoarekin, bertso horiek bildu zituen prozesuko dokumentu guztiak aztertu ditugu, eta argitu dugu Adarrac emaiten dira Miraballesen... hasten diren euskarazko bertso iraingarriak ez direla Tolosan agerturiko paskinetakoak (zeinak gaztelaniaz idatziak baitziren), baizik eta, gaztelaniazko paskin horien autorearen bila ari zirelarik, Joan Olaondo Elduaingo apaizaren etxean aurkituak, beste hainbat dokumenturekin batera. Elduaingo apaiz-etxearen miaketan bilduriko dokumentu guztiak argitaratu ditugu, eta ahalegin berezia egin dugu euskarazko bertso iraingarrien testua finkatzeko. Euskarazko bertsoen egilea nor izan zen argitzen saiatu gara baina ez dugu ondorio eztabaidaezinik atera: Joan Otazu Leaburuko apaiza zen prozesuan akusatu nagusia, baina prozesuko komisarioaren aginduz euskarazko bertsoen letrakera aztertu zuten adituek Pedro Olazabal Mendigibel Lizartzako apaiza eta Domingo Katategi Tolosako bizilaguna aipatu zituzten. Bestalde, erakutsi dugu Tolosaldean, xvii. mendearen hasieran, euskarazko eta gaztelaniazko bertsoak erabiltzen zirela bizilagunen arteko liskarretan, hala idatziak nola bat-batekoak.
|
---|---|
ISSN: | 0582-6152 2444-2992 |