Merezi ete dau erabilera hauei begiratzea?

Ete (ote) partikula epistemikoak harridura-perpausetan dituen bi erabilera dialektal dira aztergai lan honetan. Interesa dute beren interpretazioa ez delako ote kanonikoak duena, bestelakoa baizik. Izan ere, lehen erabileran hiztunak ete erabiltzean aurretik solaskideak esan duenaren gainean berres...

Full description

Saved in:
Bibliographic Details
Main Author: Arantzazu Arantzazu
Format: Article
Language:English
Published: UPV/EHU Press 2025-01-01
Series:Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"
Online Access:https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/25953
Tags: Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
Description
Summary:Ete (ote) partikula epistemikoak harridura-perpausetan dituen bi erabilera dialektal dira aztergai lan honetan. Interesa dute beren interpretazioa ez delako ote kanonikoak duena, bestelakoa baizik. Izan ere, lehen erabileran hiztunak ete erabiltzean aurretik solaskideak esan duenaren gainean berrespen enfatikoa adierazten du. Bigarrenean, ostera, aurretik solaskideak esan duenaren gainean kontrako iritzi kritikoa ematen du hiztunak. Bestetik, erro-perpausak diruditen arren, eterekin batera -(e)n konplementatzaileak agertu behar du. Balio hauek azaldu nahian, artikuluan proposatzen da perpaus insubordinatuak direla, eta lehen erabileran polaritate fokuaren balioa hartzen duelarik, ete partikulak eta aditzak ezkerralderako mugida jasaten dutela. Bigarren erabileran, ordea, etek bere esanahia gramatikalizatu du hiztunak proposizioan adierazitakoarekin guztiz bat egiten ez duela adieraztetik adostasunik batere ez duela adierazteraino. Horrek bat egingo luke egitura esklamatiboek daukaten ñabardura kuantifikatzailearekin.
ISSN:0582-6152
2444-2992